Gomazko paleta gurpil aulkian, Euskal Pilotako jokamolde bat da. Beti 2:2 egoeran jokatzen dena . Paleta Argentinarraren antzeko paletarekin jolasten da eta fronteniseko pilota batekin. 25 tanto lortzen dituen bikoteak, partidua irabaziko du. Jokalariak, lesio ezberdinak dituzte, beraz, gurpil aulki baten laguntzaz mugituko dira. Jokamolde honetan, gurpil aukia dela eta, frontoiaren kontra-kantxa, handiagoa izan beharko luke, araudiak bi bote ematen uzten duelako. Lehenengo botea kantxan emango du eta bigarren botea berriz, frontoiaren edozein lekuan eman dezake.
MATERIALA:
- Pilota: Fronteniseko pilota berdina da, baina presioa kenduta. Bote txikiagoa emateko.
- Pala: Paleta Argentinarraren antzekoa, gehienez, 420 gr.
Lesioaren arabera, Paleta Argentina erabili beharrean, Fronteniseko erraketa erabiltzen da. (Erraketa, jokalari batek bakarrik erabiltzen du, eskuetan arazoak dituelako pala eusteko.)
- Gurpil Aulkia: Kirola egiteko aulki berezia. Alboetan, bi gurpil handi ditu, aurrean, bi gurpil txiki etaatzean, gurpil txikiago bat, oreka ez galtzeko, atzeraka ez erortzeko, mugimenduak errazteko eta azkarrago biratzeko. Garrantzitsua izango litzateke bereiztea: aulkian daudenak erraztasuna dute aulkia erabiltzeko baina aulkian ez dauden urritasun fisikoa dutenak aulkia ondo erabiltzean altuena handiagoa daukatejokorako. Zutik ibiltzen diren hauek, aulkian dauden batzuk baino azkarragoak dira, lesioaren arabera.
FRONTOIA
Ikusten duzuen moduan, argazki hauetan kontra kantxak duen zabalera handia argi ikus daiteke. Honen zabalera berezkoa baino handiago izatea komenigarria baita bigarren boteak behartuta.
Kirol modalitate honek jarraitzen duen arautegia gomazko paletako arautegi berdina da orokorrean, baina aldaketa batzuk ditu:
Moldatutako arauak eta aholkuak:
Pilotalekuak:
· Ezker paretako frontoia:
Erreboteko pareta duen arren, kontuan har ezazue modalitate honen pilotaren berezitasunengatik ezinezkoa izango dela errebotearen erabilera. Pilota haraino ez delako iritsiko.
Kontra-kantxako zabalera minimoa arautua izan arren, gomendatzen da espazioa zabala izatea. Bi bote izateak asko luzatzen baitu pilota jotzeko espazio muga.
Sakeko marra, 3tik izango da.
Faltako marra, biko koadroan egongo da.
Pasako marra, lauko koadroan egongo da.
Jokorako erremintak:
Palak:
Luzera, gehienez: 51 cm .
Zabalera, gehienez: 19 cm .
Lodiera, gehienez: 1,3 cm .
Pisua, gehienez: 420gr.
Pilotak:
· Pilota: Bote motelekoa eta pisu arinekoa. Erraz maneiatzen da pilota arina delako.
Oraingoz ditugun pilotak fronteniseko pilotak presioa kenduta moteltasuna emateko eta kolore urdinekoak baino ez dira, besterik ez ditugu topatu merkatuan.
Jokoa:
Faltak:
Pilota ez denean eramaten hirugarren punpa egin baino lehen. Penaltia: Jokalari batek besteari aulkiarekin traba egin ezkero, epaileak “bueltak” egiten diren, hau da, berriz ere tantoa jokatzen den edo tantoa bestearentzako den erabakiko du.
Arau berriak
Jokalari guztiak aulkian egon behar dira:
Lehenik probatuta daukagu zutikakoen kontrako partidak, baina arriskutsua izan daiteke zutik dagoen pertsonarentzat. Aulkiek harrapatu diezaioketelako hankaren bat.
Sakea:
2ko koadrotik probatu dugu, baina etekin handiegia lor dezakete zenbait jokalarik. Horregatik, sakearen punpa 3ko koadroan egingo da. Baina aldagai batekin:
3an punpa egin eta beroketako momentuan 5 saketik 3tan ez baldin badu jokalari batek faltako marra gainditzen, jokalari horrek 2an egin dezake sakeko punpa. Beti ere, kontuan izango dugu, jokalari horrek 2tik sakea egiteagatik ere etekina ez diola aterako.
Botea
Pilotaren botea: Gomazko Paletaren araudiak, pilotak bote bakarra egiten uzten du. Modalitate honetan, gurpil aulkiaren laguntzaz mugitu behar direnez, eta motelago mugitzen direnez, bi bote ematen uzten dute pilota.
NOLA JOKATZEN DA MODALITATE HAU?
- Postuak: Bi postu daude, aurrelaria eta atzelaria:
-Aurrelaria: Indar gutxiagoko edo lesio maila handiagoko jokalaria da. Aurrelariak, 2-3 marretan kokatzen da. Frontoiaren aurreko eta zabaleko espazioa okupatzen dute.
Sakea: Sakea edonork egin dezake. Normalean aurrelaria izaten da. Sakea 3tik 2ra izaten da, baina jokalariak zailtasunak baditu, 2tik 2ra egin dezake.
- Aurrelariak ezin baldin badu botea jarri sakea egiteko, bere bikoteak lagundu diezaioke botea jarriz.
Jokoa:
- Jokalariak, paleta bi eskuekin erabili dezakete, hori bai, batzuk, ezin izaten dute bi eskuak erabili. Horregatik, esku bakarrez jokatzen duten kirolariak, errebesa erabiltzen dute.
- Entrenatu ahala kolpeak egokiago egingo dira, kolpe motak aberastuko dira baita ere eta aulkiaren erabilera menperatzen doan bezala, etekin handiagoa atera daiteke kolpe bakoitzari.
- Pilotak bi bote emateko aukera izateak denbora gehiago ematen dio jokalariei kokatzeko pilota jartzerako. Baina horren ondorioz, aurkariek ere denbora gehiago dute frontoian kokatzeko pilota bota dezaketen espazioa ahalik eta gehien okupatzeko. Bi bote izateak ez du esan nahi bi botera emango denik, gauza da zailagoa dela bote batez jotzea eta are zailagoa airez ematea. Baina badira egoera asko botez eta airez ematen direnak.
- Dejadak asko erabiltzen dira, helburua ahalik eta azkarren tantoa irabaztea baita.
- Jokalari batek bestea oztopatzen badu, epaileak erabaki beharko du buelta emango den edo ez, baina hau, paletako zutikako jokamoldean bezala.
TXAPELKETAK
Aurreko urtean modalitate honen lehenengo Gipuzkoako txapelketa egin zen, Usurbilgo Elkarteak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
Txapelketa hauez gain, herri ezberdinetatik deitzen dituzte erakustaldiak egiteko eta partiduak jokatzen dituzte kirola ezagutzera emateko.
Aurten lehen aldiz dakigula, Nazioarteko txapelketa jokatu dute Valentzian, Frantziako Tarbais eta Usurbilgoen artean.
2012ko azaroak 17an. Usurbilen,txapelketa benefiko bat antolatu da. Txapelketa horren helburua gurpil aulki bat erostea izan da.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarBlog on baten aurrean gaude, informazio ona duelako eta oso ona delako honelako blog-ak egitea kirol hauei garrantzia gehiago emateko. Hala ere informazioa ez dute leku askotatik lortu, hau da, bakarrik jokalariek esandako informazioaz baliatu dira eta ez zen gaizki egongo liburu bateko informazioa arauen bidez… jartzea, hala ere duten informazio ona da. Informazioa ondo bananduta dago, lehenik tresnen informazioa dago eta horrek asko laguntzen du ondorengo guztia ulertzeko. IKT-tresnen erabilera oso ona da, argazki onak daudelako eta oso errez ulertzen delako dena argazkiekin, bideoak ere onak dira hala ere faltan botatzen dut jokalari batekin elkarrizketaren baten bideoa. Kolaboraziozko lana ez dakit egon den bideoetan inor ez baita atera. Jokamoldea, ondo esplikatuta dago tantoa nola egiten den, sakea zeinek egiten duen… jarrita dago eta errez ulertzen da, hala ere falta zaiena da golpeak gehiago eplikatzea.
ResponderEliminarNota: 8,5
Jokamolde hau aukeratu dut iruzkina egiteko, izan ere, oso interesgarria iruditzen zait gurpil aulkian jokatzen duen jendeak nola moldatzen den eta nolako esfortzua egiten duen kirol hau praktikatzeko. Blog hau sortzeko ikus dezakegu esfortzu handia egin dutela partaideek instalazioak eta kirolariak bisitatu dituztelako, gainera kontuan hartu behar dugu ez dela hain erraza jokamolde honi buruz informazioa aurkitzea. Aurkezpenaren argitasuna nahiko txukuna eta ordenatuta dago eta testua zehaztasunez idatzita dago. IKT-tresnaren erabilera erdi-mailakoa da: argazkiak eta bideoak daude baina grafikaren bat edo audioko elkarrizketa bat falta dela uste dut. Taldekide guztien parte hartzea komentatuko dut bideoetan eta argazkietan agertu ez arren, baina bideo batean entzun dezakegu hainbat taldekide berba egiten. Jokamoldearen egitura nahiko ondo zehaztu dute zuzena edo ez-zuzena den aipatu ez duten arren. Norgehiagoka mota, instalazio mota, materiala eta pilotarekiko erlazioa, sakea nondik nora eta honen salbuespenak, eta markagailua oso ondo deskribitu dituzte. Joko ekintza oso ondo azaldu dute, baina jokaldirik ohikoenak ez dituzte nahiko sakondu nire ustez. Laburbilduz, bloga ondo dago eta garrantzia handia eman behar zaio, izan ere, horrelako talde-lanak jokamolde honetan interes handia jartzen laguntzen dio jendeari.
ResponderEliminarNota: 8,5
Jokamolde hau aukeratu dut iruzkina egiteko, izan ere, oso interesgarria da ezintasun fisikoren bat duten pertsonak nola praktikatzen duten kirola ikustea, gainera oso ondo egiten dute. Bloga egiterako orduan argi geratzen da lan handia egin dutela kirolariak bilatzerako orduan,izan ere, ez zen batere erraza izango. Instalazioak bisitau dituzte, bideoak grabatu dituzte eta argazkiak ere oso onak dira. Agian informazioa ipintzerako orduan libururen batetik atera zezakeeten, baina bestela oso ondo dago azaldua eta antolatuta irakurtzerako orduan. Jokamoldearen zati guztiak argi eta garbi azaltzen dira deskribaturik. Bideoan zuen ahotsak entzuten dira, beraz horrek esan nahi du denak joan zinetela usurbilera eta lana taldean egin duzuela. Oso lan ona egin duzue eta jokamolde hau zabaltzeko modu paregabea da.
ResponderEliminarNota: 8.75
Iñigo Echarri Aramburu
Lehenik eta behin, oso egokia ikusten dut ezintasun fisikoa duten pertsonei edozein kirol egiteko aukera ematea, beti ere, haiei moldatuta. Egia esanda oso aproposa iruditzen zait zuen lanaren hautaketa, oso interesgarria baita. Gainera, nire aburuz, honen inguruan ezjakintasun handia dago jendartean, eta hau irakurriz gero, askok kontzientziatuko zirela uste dut.
ResponderEliminarLanak orden jarraitu bat segitzen duelakoan nago, oso argia. Gomazko paletaren inguruan jakin behar dugun guztia jarri duzue eta era oso ulergarrian. Are gehiago, hau lortzeko esfortzu handia egin duzuela erakusten duzue, Usurbilera joan baitzineten bideoak grabatzearren eta hango pilotariengan, entrenatzaileengan eta gaian espezializatuak direnengan informazioa hartzearren. Hemen ikusten da denek parte hartu egin zenutela, kolaborazioan lan egin zenutela. Kolpe guztiak aipatu dituzue, jokalarien kokapena, materiala eta instalazioak nolakoak diren … dena ongi eta zehatz aipatuta. Horrela ez dago aspertzen denik!
Blogean jarritako bideoek jokamolde hau nola jokatzen den ikusteko laguntzen duten arren, faltan bota dut, nola jokatzen den modalitate atalean, hori zehazten duten zenbait argazki. Dena den, primerako lana da eta 9 bat jarriko nioke!!
Maitane Gomez Perea
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira.Hau da,bideo gauzatzerako momentuan instalazioak bisitatu eta aztertu dituzte,horrekin batera jokalarien elkarrizketatik ia lan guztia ateraz.Beraz, nire ustez beste iturri batzuetatik hartu beharko lukete informazio gehiago.
ResponderEliminarNire ustez bloga ez dago ongi ordenatuta,hasieran bibliografia batekin hasi direlako eta horren jarrai bideoen linkekin.
Lana txukunago eta aurkezpen argiago bat edukitzeko hoberena izango litzateke azkenik jarri duten zatia,ondoren bideoak eta azkenik,bibliografia ipintzea.
IKT-tresnen erabilera. Argazkiak bakarrik materiala azaltzerakoan jarri dituzte.Beste informazio guztia hobeto ulertu ahal izateko argazki gehiago jarriko nituzke.
Bideoa egiterako momentuan eta jokalariak elkarrizketatuak izan direnean ahaztu zaizue parte hartzea bideo aurrean.Baina nabaritzen da kolaborazio lana egon dela,batzuen ahotsak entzuten baitira
Jokamoldea azaltzeko orduan ondo azalduta dago hainbat gauza azaltzen dituelako:joko mota,duelua edo norgehiagoka den, instalazioak
Nire ustez materiala azaltzeko orduan gutxi azalduta dago eta behin eta berriz argentinar paletarekin ari zarete konparatzen.Pertsona batek bi jokamolde hauei buruz ez baldin badaki ezer oso nahasgarria bihurtzen da.
Lana irakurtzen jarraitzerako orduan konturatzen zara jokorako erremintak agertzen direla, oso ondo azalduta.Beraz behian edo goian biak elkartuko nituzke osatuagoa agertzeko.
Joko ekintza ondo azalduta dago eta horrekin batera irudi argi eta lagungarri bat ipiniz.
NOTA:8,5
NAIARA MURGOITIO
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Nire ustez informazioa beste hainbat iturrietatik hartu beharko zuten, gauza interés gehiago egon ahal direlako. Baina ala ere informazio nahikoa lortu dute elkarrizketa batetik.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna. Nire ustez ez dago ondo planteatuta zeren eta bibliografía azkenean agertu beharko zen.
IKT tresnen erabilera. Bideoak oso ondo daude jokamoldea ulertzeko baina motz geratu zaizkit argazkiak, Neri gehiago gustatzen zaidalako argazki gehiagorekin edota gehiago ulertzen dudalako. Arauetan eta horrela, argazkiak sartuko nituzke testuaren jarraipen bat egiteko.
Kolaborazio lana. Parte hartzea ez da argi ikusten, bideoan ez baitira azaltzen. Baina jakin dezakegu, bertan dabiltzala lanean.
Jokamoldearen egitura zehaztu. Egin duten sarreran oso ondo azalduta dago bai ze joko mota den, duelua edo zer den, materialak ere azaltzen dituzte... informazio hau osorik agertzen da eta oso ondo ulertzen da dena.
Joko ekintza deskribatu. Hau azaltzeko, grafiko bat egin dute eta horrela ulerkorragoa da. Gerora ere azlatzen dute nola jokatzen den jokamolde honetan.
Hau dena kontuan izanda, nik uste dut informazioa oso ongi dagoela, baina dagoen bezala aurkeztua ez zait gustatu (ez dagoelako progresio batean, lehenengo bibliografía dagoelako adibidez). Gainera nik informazio gehigarri batzuk ikusten ditut non beste orrialde batean sartuko nituzke. Baina ebaluazkioko puntuak jarraituz, nere ustez beste guztia ondo dagoela iruditzen zait, horrexegatik 8,5koa ematen diet.
Iratxe Astigarraga
Jokamolde honen inguruko iruzkina egitea aukeratu dut, berezia izateaz aparte, Usurbilen izan zen partidua ikusten egon nintzelako.
ResponderEliminarIkusten da iturri ezberdinetatik hartu duzuela informazioa eta Usurbilera egindako irteerak gehiago borobiltzen du zuek egindako lana.
Testua nahiko argi irakurtzen da baina testuaren itxura hobea izango litzateke atzeko fondo beltz hori gabe.
IKT tresnak erabili dira, argazkiak batez ere. Ondo etorriko litzateke bideoren bat.
Jokamoldearen egitura zehazterakoan eta joko ekintza deskribatzerakoan hurrengo ezaugarriak ageri dira: materiala, sakea, postuak, instalazioa, duelua...
Orokorrean lan txukuna egin duzuela iruditu zait, jokamolde honen ezagutza zabaltzearekin batera. Nire nota 8,5ekoa izango da.
1.Datuak iturri ezberdinetatik jaso dituzte, baina agian liburuetatik informazio pixkat lortzea falta zaie, nahiz eta segur aski, ez den informazio anitzik egonen iturri honetan.
ResponderEliminar2.Testuari dagokionez, nahiko ordenaturik dagoela iruditzen zait, baina agian puntuak zenbatuz oraindik argiago geratuko litzateke, azpi-multzoak askoz ere nabariagoak izango bailirateke. Gainera, hau idazterako orduan zehaztasuna falta dela iruditzen zait, aditz denborak eta abar nahiko nahasirik baitaude zati anitzetan, eta honek testuaren ulerpena zailtzen baitu. Bertze aldetik, jokoaren argazkiak bota ditut faltan, testuaren erdi aldetik behera batez ere, zati honetan ez baitago argazki gehiegirik eta goian dauden argazkietan ez baita ikusten jokalaririk partidua jokatzen ari den unean.
3.IKT tresnei dagokienez, argi dago hauek modu egokian erabili direla hiru bideo ezberdin eta hainbat argazki baitaude. Argazkiei buruz lehen erran dudana aipatu beharra dut, partidua jokatzen ari diren uneko argazkiak faltan botatzen ditut testua osatzeko. Bideoei dagokienez aldiz, oso interesgarria iruditu zait bi partidu ezberdin grabatzeaz gain, beroketa grabatu izana, bertan jokalariek berotzerako orduan gurpildun aulkian ez dagoen pertsona baten beharra dutela ikusten delako.
4.Kolaborazio lanari begiratuz, ez da oso argi ikusten lanean taldekide guztiek parte hartu duten edo ez. Bideoa grabatzerako orduan bi taldekideri entzuten zaie solasean, baina bertze bi taldekideak ez dira agertzen.
5.Jokamoldearen egiturari dagokionez, nahiko argi azaltzen dituzte honen ezaugarriak, nahiz eta nire ustez joko mota zein den erratea falta zaien. Hau da, joko ez zuzena dela.
6.Joko ekintzarekin bukatuz, sakatzaileen eta errestoa egiten duten jokalarien kokapena etab. hagitz ongi azalduta daudela uste dut, baina faltan botatzen dut kolpeei eta jokaldi ezagunenei buruz gehixeago solastatzea.
Ondorioz nire ustez, lana ongi egina dago baina baditu hobetu beharreko hainbat puntu, batez ere testuaren argitasun eta zehaztasunari dagokionez. Nik 6,8ko nota jarriko nioke lan honi.
Irati Otxoteko
Aitana perez rekalde
ResponderEliminarHasieran azaldu duten bezala informazio iturri bakarra elkarrizketen bidezkoa bada ere instalazioetan egon direla ikus dezakegu. Ondo moldatu dira bloga osatzeko.
Oro har testuaren aurkezpena txukuna da baina informazioa pixkat nahasgarria izan dela iruditu zait (esaterako hasieran jokoaz hitzegiten da, hori moztu eta beste zati batean berriz hori azaltzen da). Hala ere grafikoen erabilera oso lagungarria suertatzen da ulertzeko.
Bideoak erabili dira baina horietan nolabaiteko azalpena faltatu zait.
Bestalde ez dago oso argi taldeko lana izan dela, inon agertzen ez delako taldearen partaideen arrastorik.
Jokoaren deskribapenari dagokionez eskatzen den informazio guztia agertzen da, lehen esan dudan bezala batzutan argiago beste batzutan baino. Badira atal batzuk non ikusten den informazioa aurkitzea errazago izan den eta horiek hobeto azaltzen diren, esaterako materialari dagokion atala. Iruditu zait oso ondo nola azaldu dituzten moldatutako berezitasunak joku “normalan” eta ezinduen jokuan.
Bukatzeko, jokoaren deskribapena aparte informazio gehigarria jarri dute oso kuriosoa iruditzen zaidana, txapelketen informazioa agertzen den atala hain zuzen eren.
Laburbilduz uste dut lana ona egin dutela aurkeztu duten informazioarekin baina zehaztasuna faltan sumatu dut, horregatik 7'5ko nota emango diot.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarHasteko esan nahiko nuke oso lan interesgarria iruditu zaidala modalitate honena, horregatik ere aukeratu dut blog honen iruzkina egitea. Ebaluazioari dagokionez zera esango nuke:
ResponderEliminar-Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, egileak dioten bezala, elkarrizketatu dituzten pilotari eta entrenatzailearengandik jaso dute informazio guztia, eta instalazioak bisitatu dituzte. Argi dago informazio ziurrena horrela lortu dutela baina ez legoke gaizki egongo liburu naiz artikulu interesgarri batzuetatik zerbait gehitzea.
-Aurkezpena ulergarria da, jarri dituzten argazkiak lagungarriak dira. Aipatuko nuke ordenaren aldetik nire iritziz zerbait aldatuko nukeela, informazio nahasirik ez egoteko.
-IKT tresnei dagokionez, bideoak eta argazkiak erabili dituzte, lagungarriak noski. Agian bideoetan zerbait gehiago azalduko nuke.
-Kolaborazioari dagokionez, ez da argi ikusten taldekide guztien parte hartzea. Bideoetan bi taldekideen arteko elkarrizketa entzuten da baina besteen agertzerik ez dago.
-Egituran, primeran deskribatu dute jokamoldea. Duelu mota, instalazioa, materiala eta markagailua era egokian deskribatu dute. Dena den, faltan bota izan dut joko motaren aipamen zehatza, hau da, joko ez-zuzena dela. Sakearen eta tantoak lortzeko eta galtzeko moduaren informazioa ere oso ondo landu dute, naiz eta hasieran esan dudan bezala informazioa pixka bat nahasia iruditu zaidan. Bestalde, oso egokia iruditu zait araudiaren zenbait berezitasun garrantzitsuen aipamena (gomazko paletaren araudiarekin egiten diren konparaketa ezinbestekoak).
-Bukatzeko, joko-ekintzari dagokionez, sakea eta kokapenak deskribatu dituzte. Kolpeak eta jokaldi ohikoak ere aipatu dituzte, eta agian gehiago aipatzea eta azaltzea ez legoke soberan egongo.
Guztia kontuan hartuta esango nuke blog eta jokamolde interesgarria iruditu zaidala, lan ona egin dutela eta aipatutakoaren ondoren 7,25eko nota jarriko niokeela.
María Ortiz de Pinedo Ochoa
Ezinduek euskal pilotan zelan jokatzen duten jakiteko hasi naiz irakurtzen eta blog on baten aurrean nagoenaz ziur nago.
ResponderEliminarEbaluazio irizpideen aldetik, informazioa bilatzeko iturri bakarra dago, baina ulertzen dut, kasu berezi baten inguruko lana baita, eta partidua ikusi eta galderak egin dituztenez, salbuespentzat hartu dut.
Lanak, behar den guztietan, argazkiak edota eskemak ditu, eta bideoak ikustea posible denez, primerakoa iruditu zait alde horretatik, nahiz eta nik gehiago erabiliko nituzkeen.
Informazioa aldetik, beharbada txapelketen inguruko atala betelana da (ez baitu jokamoldea azaltzen). Berriro ere, salbuespena delako ez dut arazo modura hartu, eta gainontzeko informazioa, joko egitura eta joko ekintzarena, egokia, zuzena eta argia dela esan behar dut. Gainera, egitura ez da batere nahasia (bibliografiaren kokapena salbu), ulertzeko oso ondo dago.
Horregatik, nik 8.5 batekin kalifikatu dut lan.
Asier Osma
Blog honen ebaluazio eta kalifikazioa egitea erabaki dut oso interesgarria iruditzen zaidalako gurpildun aulkian jolasten den jokamolde hau eta ez dudalako inoiz ikusi. Jokamolde berezi bat denez, argi dago informazioa biltzea ez dela erraza eta horregatik informazio guztia gurpildun aulkiko jokalarien eta haien entrenatzaileari esker lortu dute, Usurbilera joanda. Testua argia da eta ondo ordenatua eta zehatz azaltzen da. Bideo eta argazkiak onak eta argiak dira eta jokamolde hau ulertzen laguntzen dute, vaina jokalariren batekin edo entrenatzailrearekin elkarrizketa bat faltan botatzen dut. Kolaborazioa ikusten da, taldekide guztiak Usurbilera joan baitziren.
ResponderEliminarJokamolde hau oso ondo dago azaldua eta erraz ulertzen da nola jokatzen duten gurpildun aulkietan, oso zaila iruditzen zaidana eta esfortu handia eskatzen duena. Bi bote eman ahal ditzakeela, sakeak nolakoak diren eta erabilitako materiala modu egokian azaltzen da. Joko ekintza ere ondo dago azaldua. Baina, faltan botatzen dudana jokaldi ohikoenen buruzko informazioa da, hau hobeo azaltzea eta honi buruzko bideoren bat.
NOTA: 8
Ander Otaegi
Gaiak berak erakarri eta bultzatu nau blog hau iruzkintzera. Azken finean ez baita herriko kaleetan entzuten den jokamolde bat.
ResponderEliminarHau esanda, ebaluazio irizpideak jarraituz ekingo diot ebaluazioari pertsonalari.
Lehenik eta behin, datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilera agerian dago. Sarreran aipatu duzuen moduan elkarrizketa batetik atera duzue informazio guztia, elkarrizketa burutu duzuen seinale. Horretaz gain, partidu bat ikusten joan zarete eta hortaz, instalazioa ere bisitatzeko aukera izan duzue. Hala eta guztiz ere, egia esan, libururen bateko informazio fidagarriagoa izan dut faltan.
Testuaren argitasunari buruz zerbait esatekotan, testuaren orden falta nabaritu izan dut. Egia da, paragrafo ezberdinetan banatu duzuela lana, izenburuekin etab. Hala eta guztiz ere, zehaztasun eta orden falta dagoela iruditu zait. Hainbat gauza errepikatu dituzuenaren sentsazioarekin egon naiz blog-a irakurtzen nindoan heinean. Nik, azpi egiturekin jokatuko nuke gehiago, gauza zehatzagoak eta laburragoak azalduz.
Testuaren argitasunarekin jarraituz, eskema, bideo, argazki eta IKT tresna hauen erabilera egokia iruditu zait.
Lan honetan, guztien parte hartzea ez da oso argi ikusten. Bideoan, soilik bi pertsona nabari ditzakegu hizketan baia beste bien kolaborazioa ez da ageri, nahiz eta uste dudan lauron artean egindako lana dela.
Gomazko paletaren egitura eta joko ekintzari dagokionez, lehenengo irakurraldian zehatz mehats ulertzeko izan ditudan zailtasunengatik berriz irakurtzea erabaki dut. Bigarren honetan, aurretik jokamolde honen ideia bat izanik, puntu garrantzitsu bi hauek guztiz ulertzeko gai izan naiz.
Azkenik, egindako lana zoriontzea falta zait, jakinean bainago lan latza izan duzuela, eta oztopoak aurkitu arren lan polita sortu duzue.
Kalifikazioa: 7
Leire Badiola
Lehenik eta behin, esan oso interesgarria den jokamolde bat aukeratu duzuela eta gustura asko irakurri dudala.
ResponderEliminarBlogari dagokionez, iturri ezberdinak erabili dituzuela argi dago, gainera kantxa bisitatu eta bisita horretatik informazio gehiago lortu duzue, adibidez, bideoan tipo bat fronteniseko erraketarekin jolasten ikusten da eta horri buruzko informazio jarri duzue blogean. Argitasunari dagokionez nahiko ondo ikusten dut, badaude zati batzuk gehiago kostatu zaidala baina irudien bidez hobeto ulertu dut, gurpil-aulkien deskribapena adibidez. Gero aipatu beharra dago ordenari dagokionez, baten batek aipatu bezala, akatsen bat dago.
IKT tresnen erabilerari dagokionez nahiko ona ere. Agian elkarrizketaren bideoren bat faltan bota dut, dena den, elkarrizketa egin duzuela argi dago informazioa lortzeko. Zuen bideo pertsonal bat oso ondo geratuko litzateke baina ulertzen da oso zaila dela jokamolde honetan besteetan bezala egitea, beraz, ez dut kontuan hartuko.
Jokamoldearen egituraren informazioa oso ona iruditu zait, izan ere, gai izango nintzateke orain jokamolde hau gutxi gora behera azaltzen.
Bestalde, joko ekintzari dagokionez datu batzuk faltan bota ditut, adibidez, kolpe ohikoenak, hauek bereziak izan baitaitezke aulki batean eserita zaudela kontuan hartuta.
Hau guztia esanda, aipatu beharra dago jokamolde zail xamar bat aukeratu duzuela eta horrek ez dizuela ezindu lan on bat egitea. Nire nota 7,75 da.