Lehenik eta behin, esan oso interesgarria den jokamolde bat aukeratu duzuela eta gustura asko irakurri dudala. Blogari dagokionez, iturri ezberdinak erabili dituzuela argi dago, gainera kantxa bisitatu eta bisita horretatik informazio gehiago lortu duzue, adibidez, bideoan tipo bat fronteniseko erraketarekin jolasten ikusten da eta horri buruzko informazio jarri duzue blogean. Argitasunari dagokionez nahiko ondo ikusten dut, badaude zati batzuk gehiago kostatu zaidala baina irudien bidez hobeto ulertu dut, gurpil-aulkien deskribapena adibidez. Gero aipatu beharra dago ordenari dagokionez, baten batek aipatu bezala, akatsen bat dago. IKT tresnen erabilerari dagokionez nahiko ona ere. Agian elkarrizketaren bideoren bat faltan bota dut, dena den, elkarrizketa egin duzuela argi dago informazioa lortzeko. Zuen bideo pertsonal bat oso ondo geratuko litzateke baina ulertzen da oso zaila dela jokamolde honetan besteetan bezala egitea, beraz, ez dut kontuan hartuko. Jokamoldearen egituraren informazioa oso ona iruditu zait, izan ere, gai izango nintzateke orain jokamolde hau gutxi gora behera azaltzen. Bestalde, joko ekintzari dagokionez datu batzuk faltan bota ditut, adibidez, kolpe ohikoenak, hauek bereziak izan baitaitezke aulki batean eserita zaudela kontuan hartuta. Hau guztia esanda, aipatu beharra dago jokamolde zail xamar bat aukeratu duzuela eta horrek ez dizuela ezindu lan on bat egitea. Nire nota 7,75 da.
Lehenik eta behin, esan oso interesgarria den jokamolde bat aukeratu duzuela eta gustura asko irakurri dudala.
ResponderEliminarBlogari dagokionez, iturri ezberdinak erabili dituzuela argi dago, gainera kantxa bisitatu eta bisita horretatik informazio gehiago lortu duzue, adibidez, bideoan tipo bat fronteniseko erraketarekin jolasten ikusten da eta horri buruzko informazio jarri duzue blogean. Argitasunari dagokionez nahiko ondo ikusten dut, badaude zati batzuk gehiago kostatu zaidala baina irudien bidez hobeto ulertu dut, gurpil-aulkien deskribapena adibidez. Gero aipatu beharra dago ordenari dagokionez, baten batek aipatu bezala, akatsen bat dago.
IKT tresnen erabilerari dagokionez nahiko ona ere. Agian elkarrizketaren bideoren bat faltan bota dut, dena den, elkarrizketa egin duzuela argi dago informazioa lortzeko. Zuen bideo pertsonal bat oso ondo geratuko litzateke baina ulertzen da oso zaila dela jokamolde honetan besteetan bezala egitea, beraz, ez dut kontuan hartuko.
Jokamoldearen egituraren informazioa oso ona iruditu zait, izan ere, gai izango nintzateke orain jokamolde hau gutxi gora behera azaltzen.
Bestalde, joko ekintzari dagokionez datu batzuk faltan bota ditut, adibidez, kolpe ohikoenak, hauek bereziak izan baitaitezke aulki batean eserita zaudela kontuan hartuta.
Hau guztia esanda, aipatu beharra dago jokamolde zail xamar bat aukeratu duzuela eta horrek ez dizuela ezindu lan on bat egitea. Nire nota 7,75 da.