Guk dugun informazio guztia elkarrizketatu ditugun gurpil aulkiko pilotariengandik eta Jurgi Olasagasti beraien entrenatzaile eta gai honetan espezializatuarengandik eskuratu dugu.
Mila esker guztiei!!
Gomazko Paleta Gurpil Aulkian
sábado, 1 de diciembre de 2012
miércoles, 28 de noviembre de 2012
Usurbil 2012-11-17
Hemen aurkezten dizkizuegun bideoak, Azaroak 17 Usurbilen jokatu ziren partiduenak dira. Larunbat arratsalde horretan gurpil-aulkiko gomazko paletako bi partidu jokatu ziren, eta ostean Mikel Goñi pilotaria eta gurpil aulkiko bi pilotarien arteko desafioaz gozatzeko aukera izan genuen. Partidu benefiko hauen helburua gurpil aulki bat erosi ahal izateko dirua biltzea izan zen, kirola egiteko aulki horiek oso garestiak baitira.
Beroketa:
http://www.youtube.com/watch?v=rPUf2Ec2Wks&feature=youtu.be
1. partida:
Beroketa:
http://www.youtube.com/watch?v=rPUf2Ec2Wks&feature=youtu.be
1. partida:
martes, 27 de noviembre de 2012
GOMAZKO PALETA GURPIL AULKIAN
Gomazko paleta gurpil aulkian, Euskal Pilotako jokamolde bat da. Beti 2:2 egoeran jokatzen dena . Paleta Argentinarraren antzeko paletarekin jolasten da eta fronteniseko pilota batekin. 25 tanto lortzen dituen bikoteak, partidua irabaziko du. Jokalariak, lesio ezberdinak dituzte, beraz, gurpil aulki baten laguntzaz mugituko dira. Jokamolde honetan, gurpil aukia dela eta, frontoiaren kontra-kantxa, handiagoa izan beharko luke, araudiak bi bote ematen uzten duelako. Lehenengo botea kantxan emango du eta bigarren botea berriz, frontoiaren edozein lekuan eman dezake.
MATERIALA:
- Pilota: Fronteniseko pilota berdina da, baina presioa kenduta. Bote txikiagoa emateko.
- Pala: Paleta Argentinarraren antzekoa, gehienez, 420 gr.
Lesioaren arabera, Paleta Argentina erabili beharrean, Fronteniseko erraketa erabiltzen da. (Erraketa, jokalari batek bakarrik erabiltzen du, eskuetan arazoak dituelako pala eusteko.)
- Gurpil Aulkia: Kirola egiteko aulki berezia. Alboetan, bi gurpil handi ditu, aurrean, bi gurpil txiki etaatzean, gurpil txikiago bat, oreka ez galtzeko, atzeraka ez erortzeko, mugimenduak errazteko eta azkarrago biratzeko. Garrantzitsua izango litzateke bereiztea: aulkian daudenak erraztasuna dute aulkia erabiltzeko baina aulkian ez dauden urritasun fisikoa dutenak aulkia ondo erabiltzean altuena handiagoa daukatejokorako. Zutik ibiltzen diren hauek, aulkian dauden batzuk baino azkarragoak dira, lesioaren arabera.
FRONTOIA
Ikusten duzuen moduan, argazki hauetan kontra kantxak duen zabalera handia argi ikus daiteke. Honen zabalera berezkoa baino handiago izatea komenigarria baita bigarren boteak behartuta.
Kirol modalitate honek jarraitzen duen arautegia gomazko paletako arautegi berdina da orokorrean, baina aldaketa batzuk ditu:
Moldatutako arauak eta aholkuak:
Pilotalekuak:
· Ezker paretako frontoia:
Erreboteko pareta duen arren, kontuan har ezazue modalitate honen pilotaren berezitasunengatik ezinezkoa izango dela errebotearen erabilera. Pilota haraino ez delako iritsiko.
Kontra-kantxako zabalera minimoa arautua izan arren, gomendatzen da espazioa zabala izatea. Bi bote izateak asko luzatzen baitu pilota jotzeko espazio muga.
Sakeko marra, 3tik izango da.
Faltako marra, biko koadroan egongo da.
Pasako marra, lauko koadroan egongo da.
Jokorako erremintak:
Palak:
Luzera, gehienez: 51 cm .
Zabalera, gehienez: 19 cm .
Lodiera, gehienez: 1,3 cm .
Pisua, gehienez: 420gr.
Pilotak:
· Pilota: Bote motelekoa eta pisu arinekoa. Erraz maneiatzen da pilota arina delako.
Oraingoz ditugun pilotak fronteniseko pilotak presioa kenduta moteltasuna emateko eta kolore urdinekoak baino ez dira, besterik ez ditugu topatu merkatuan.
Jokoa:
Faltak:
Pilota ez denean eramaten hirugarren punpa egin baino lehen. Penaltia: Jokalari batek besteari aulkiarekin traba egin ezkero, epaileak “bueltak” egiten diren, hau da, berriz ere tantoa jokatzen den edo tantoa bestearentzako den erabakiko du.
Arau berriak
Jokalari guztiak aulkian egon behar dira:
Lehenik probatuta daukagu zutikakoen kontrako partidak, baina arriskutsua izan daiteke zutik dagoen pertsonarentzat. Aulkiek harrapatu diezaioketelako hankaren bat.
Sakea:
2ko koadrotik probatu dugu, baina etekin handiegia lor dezakete zenbait jokalarik. Horregatik, sakearen punpa 3ko koadroan egingo da. Baina aldagai batekin:
3an punpa egin eta beroketako momentuan 5 saketik 3tan ez baldin badu jokalari batek faltako marra gainditzen, jokalari horrek 2an egin dezake sakeko punpa. Beti ere, kontuan izango dugu, jokalari horrek 2tik sakea egiteagatik ere etekina ez diola aterako.
Botea
Pilotaren botea: Gomazko Paletaren araudiak, pilotak bote bakarra egiten uzten du. Modalitate honetan, gurpil aulkiaren laguntzaz mugitu behar direnez, eta motelago mugitzen direnez, bi bote ematen uzten dute pilota.
NOLA JOKATZEN DA MODALITATE HAU?
- Postuak: Bi postu daude, aurrelaria eta atzelaria:
-Aurrelaria: Indar gutxiagoko edo lesio maila handiagoko jokalaria da. Aurrelariak, 2-3 marretan kokatzen da. Frontoiaren aurreko eta zabaleko espazioa okupatzen dute.
Sakea: Sakea edonork egin dezake. Normalean aurrelaria izaten da. Sakea 3tik 2ra izaten da, baina jokalariak zailtasunak baditu, 2tik 2ra egin dezake.
- Aurrelariak ezin baldin badu botea jarri sakea egiteko, bere bikoteak lagundu diezaioke botea jarriz.
Jokoa:
- Jokalariak, paleta bi eskuekin erabili dezakete, hori bai, batzuk, ezin izaten dute bi eskuak erabili. Horregatik, esku bakarrez jokatzen duten kirolariak, errebesa erabiltzen dute.
- Entrenatu ahala kolpeak egokiago egingo dira, kolpe motak aberastuko dira baita ere eta aulkiaren erabilera menperatzen doan bezala, etekin handiagoa atera daiteke kolpe bakoitzari.
- Pilotak bi bote emateko aukera izateak denbora gehiago ematen dio jokalariei kokatzeko pilota jartzerako. Baina horren ondorioz, aurkariek ere denbora gehiago dute frontoian kokatzeko pilota bota dezaketen espazioa ahalik eta gehien okupatzeko. Bi bote izateak ez du esan nahi bi botera emango denik, gauza da zailagoa dela bote batez jotzea eta are zailagoa airez ematea. Baina badira egoera asko botez eta airez ematen direnak.
- Dejadak asko erabiltzen dira, helburua ahalik eta azkarren tantoa irabaztea baita.
- Jokalari batek bestea oztopatzen badu, epaileak erabaki beharko du buelta emango den edo ez, baina hau, paletako zutikako jokamoldean bezala.
TXAPELKETAK
Aurreko urtean modalitate honen lehenengo Gipuzkoako txapelketa egin zen, Usurbilgo Elkarteak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
Txapelketa hauez gain, herri ezberdinetatik deitzen dituzte erakustaldiak egiteko eta partiduak jokatzen dituzte kirola ezagutzera emateko.
Aurten lehen aldiz dakigula, Nazioarteko txapelketa jokatu dute Valentzian, Frantziako Tarbais eta Usurbilgoen artean.
2012ko azaroak 17an. Usurbilen,txapelketa benefiko bat antolatu da. Txapelketa horren helburua gurpil aulki bat erostea izan da.
martes, 23 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)